Argitalpen-data: 2016/06/08
Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2017. urteko jaiegunen egutegi ofiziala
Lanbide.
Bi mila eta hamazazpigarren urtean, urte osoko igandeak eta aipatzen diren egunak jaieguntzat hartuko dira lan ondorioetarako Euskal Autonomia Erkidegoan –ordaindu egingo dira, eta ez dira berreskuratu beharko–:
Urtarrilaren 6a, Errege eguna.
Apirilaren 13a, ostegun Santua.
Apirilaren 14a, ostiral Santua.
Apirilaren 17a, Pazko astelehena.
Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.
Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
Abenduaren 6a, Konstituzio eguna.
Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.
Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
Lan ondorioetarako, bi mila eta hamazazpigarren urtean, tokian tokiko jaietako bi egun ere jaiegun izango dira, hau da, ordaindu egingo dira, eta ez dira errekuperatu beharko. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako lurralde-ordezkariek zehaztuko dituzte egun horiek, udaletako udalbatzek proposatuta. Egun horiek berdinak izan daitezke edo ez lurralde historikoetako udalerrietan.