Argitalpen-data: 2016/02/01

Euskadiko ardo gehien kontsumitzen duen bigarren herria da Suitza, Erresuma Batuaren atzetik

Estatu Batuei eta Alemaniari aurrea hartu, eta Euskadiko ardoaren bigarren merkatu bihurtu da Suitza. Ardo Merkatuaren Espainiako Behatokiak (OeMv) bere azken txostenean aztertutako aduanetako datuen arabera, %16,5 igo dira salmentak Suitzan, eta Erresuma Batuak jarraitzen du lehen postuan. Suitzako kontsumo-igoerari eta beste zenbait herrialdetako salmenta onei esker (Belgika, Txina, Kanada…), gora egin du Euskadiko ardoaren esportazioak. Txinara, adibidez, bi bider ardo gehiago esportatu da. 2015eko urtarriletik azarora, %7,3 igo zen Euskadin ekoitzitako ardo-bolumena, eta %6,4 haren balioa: 52,5 milioi litro ekoitzi ziren, eta 180,8 milioi euro fakturatu. Goraka jarraitzen du, bestalde, Bertako Jatorri Izendapena (BJI) duten ardoen salmentak (beltzarenak eta gorriarenak, batik bat), eta fakturazio osoaren %83 hortik dator.

Bestalde, igo zen egin zen ardo-esportazioari lotutako EAEko hiru lurraldeen diru-sarrera bateratuak, Bizkaikoak behera egin bazuen ere.

OeMv-ren txostenak dioenez, “ardo-esportazioagatik lehenbiziko aldiz 200 milioi eurotik gora fakturatuta amai dezake Euskadik 2015. urtea, Espainiako batez besteko prezioez oso goiti salduz gainera”.

 

Ikusi 2015eko azaroko txosten osoa, 2016ko urtarrilaren 27an argitaratua 

Ardo Merkatuaren Espainiako Behatokiaren aurreko txostenak