Argitalpen-data: 2016/06/17

ERREFERENTZIA-SISTEMAK ETA PROIEKZIO KARTOGRAFIKOAK, GEOEUSKADI ATARIAN

ERREFERENTZIA-SISTEMA GEOGRAFIKOAK

Erreferentzia-sistema geografikoek lurrazalean diren elementuak zehazki kokatu eta irudikatu beharrei erantzuna emateko balio dute. Horiek hainbat koordenatu-sistemarekin lotuta, posible da, adibidez, metroko erreferentzia-sistema batean edo graduko erreferentzia-sisteman kokapena ematea.

Lurrazaleko elementu horiek plano batean irudikatu ahal izateko, gure planetak duen azalera esferikoa azalera lauan modu egokian txertatzeak dakarren arazoa konpondu behar da. Horretarako, proiekzio kartografikoak erabiltzen dira.

INFORMAZIO GEOGRAFIKOAREN BILAKAERA ETA ERREFERENTZIA-SISTEMAK

Erabilitako erreferentzia-sistema geografikoak informazio geografikoa baliatu diren erabilerek izan dituzten aldaketekin batera aldatu dira. GPS sistema agertu izanak edo ekipo informatiko baten bidez kartografia modu global batean kontsultatzeko aukera egoteak ekarri dute informazioa sistema kartografikoei erreferentziatzea. Horretarako, planeta-mailako irudikapena ahalbidetzen duten proiekzioak erabiltzen dira.

Gure lurraldearen kasuan, informazio hori toki-mailetatik maila globalagoetara eskaintzea ahalbidetzen zuten aldaketak egin dira. Horrela, hasierako toki-sistema ofizialetatik ED50 sistemara pasatu da, gaur egungo ETRS89 sistemara (Europako Sistema) heldu arte. Bereizmen-parametroek WGS84 sistemaren parametroekin (Sistema Globala) bat egiten dute ia.

GEOEUSKADI ETA WGS84 WEB MERCATOR PROIEKZIOA

Informazioa gure eremurik hurbilenetik haratago erakutsi beharrari erantzuna emateko asmoz,

geoEuskadiren bisoreak informazio guztia WGS84 Web Mercator (EPSG:3857) izeneko proiekzioan erakusteari ekingo dio.

Gainera, geoEuskadiren los WMS zerbitzuek (mapen web-zerbitzuek) WGS84, ETRS89 / UTM eremu 30 N koordenatuen erreferentzia-sistemetan zein lehen aipatutako WGS84 Web Mercator (EPSG:4326, EPSG:25830, EPSG:3857) sisteman zabalduko dute informazioa.

Horri esker, erabiltzaileek gaur egun gehien erabiltzen diren erreferentzia-sistema kartografikoetan erabili ahal izango dute geoEuskadiren informazioa.