Argitalpen-data: 2016/06/20

Elikagaien sektoreko 13 euskal enpresak Mexikora egindako bisitaren erabateko arrakasta

Pasa den astean Mexiko D.F.n bisitan izan ziren 13 euskal enpresak distribuzio sare, ardotegi eta bestelako enpresetako ordezkari eta intereseko pertsonekin bildu dira. Euskaldunak eta mexikarrak topaketa bi aldeentzat oso probetxugarria izan dela ados daude.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxako Ardoa, Txakolina, Sagardo Naturala eta Euskadiko Arrain Kontserben erakusketa eta dastatzea antolatzeko baliatu du misioa, euskal elikagai-industria eta arrantzagintza ezagutzera emateko helburuarekin.

Mexiko Euskadiko hainbat elikadura-produktuen esportaziorako merkatu garrantzitsu eta interesgarria da, bereziki ardogintza eta arrain-kontserben sektorean. Eusko Jaurlaritzak enpresak babesteko ahalegina egiten ari da, merkatu hau sakonki aztertu eta euskal enpresentzako izan ditzakeen aukerak ikusteko asmoz.

Misioan parte hartzen ari diren enpresak honako hauek dira:

Alderantzizko misio mexikarra maiatzean

Misio honen aurretik, Mexikoko 14 inportatzaile Euskadin egon ziren maiatzaren 13tik 17ra. Bisita horretan, inportatzaile mexikarrek gure lurra, haren produkzio-gaitasuna eta gure elikagai gozoak ezagutzeko aukera izan zuten.

Herrialde aztekako banatzaileek -¬banaketa sareetako eta ardotegietako ordezkariak- arrain-kontserbak eta edariak dastatu, sagardotegiak eta Arabako Errioxako eta Txakolineko upeltegiak bisitatu zuten eta ekoizle ezberdinekin elkartu ziren.