Burdinbidearen euskal museoan lurrunezko trakzioaren hasierako ikastaroa

mvf.jpg

2016.eko uztailak 15

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoa, Azpeitiko bere egoitzan, aste honetan LURRUNEZKO TRAKZIOAREN HASIERAKO IKASTAROAREN ekitaldi berri bat ospatzen ari da.

Ikastaro hori, Estatu osoan ezaugarri horiek eskaintzen den bakarra, 1995. urtetik aurrera Azpeitian Museoan dituen instalazioetan eskaintzen da, eta ikastaro horren helburua antzinako Lurrunezko Tren-makinen sekretuak hurbilagotik ezagutzeko interesa duten guztiei zuzenduta dago.

Ekitaldi berri hau joan zen asteartetik, uztailaren 12tik, aurrera ematen ari da eta irailaren 17ra, igandera arte luzatuko da eta guztira 30 orduko iraupena izango du: 12 teorikoak eta 18 praktikoak.

Horrez gain, eskola teorikoak ematen diren arratsalde libretan, ikasleek EAEko tren instalazioetara bisita gidatuak egiteko aukera dute (Larreinetako Funikularra, Beasaingo CAF lantegia eta Gasteizko Tranbia). Horrela, trenbidearen iragana ez bakarrik oraina eta etorkizuna ere ezagutzeko aukera eskaintzen zaie.

Aurreko ekitaldietan bezala, ikasleen kopurua zortzira murrizten da, eskola praktikoen garapenak ezartzen dituen mugak ikusita. Aurtengo ekitaldian ikasleak ondorengo herrietatik datoz: Valentzia, Madril, Catalunya, Nafarroa, Alemania eta Euskadi.

Beste alde batetik, Museoak gogorarazten du asteburu honetan Lurrunezko 6 Tren  zirkulazioan egongo direla. Tren horiek Museotik (Azpeitia) Lasaora ondorengo irteera ordutegia izango dute:

  • Larunbata, uztailak 16: 12:00, 13:00, 17:00 eta 18:00etan.
  • Igandea, uztailak 17: 12:00etan eta 13:00ean.

Museoko instalazioen udako ordutegia ondorengoa da :

  • Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
  • Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Jendearentzako informazioa

  • Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
  • Informazio telefonoa: 943 15 06 77
  • Faxa: 943 15 07 46
  • Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
  • Webgunea: www.euskotren.eus