Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen 2016ko zerbitzu erregularra azaroaren 1ean bukatuko du

foto_6.jpg

2016.eko urriak 26

Horrez gain, abenduaren 3, 4, 6, 8, 10 eta 11n Azpeitia eta Lasao artean tren historikoen zerbitzu bereziak eskainiko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, urriaren 29a, larunbata, eta azaroaren 1a, asteartea, artean lurrunezko lau tren zirkulazioan jarriko ditu.

Tren horiek Azpeitiko Museotik (Gipuzkoa) Lasaora ondorengo irteera ordutegia izango dute:

• Larunbata, urriak 29: 12:30ean eta 18:00etan.
• Igandea, urriak 30: 12:30ean.
• Asteartea, azaroak 1: 12:30ean.

Beste alde batetik, abenduaren hasieran Konstituzioa/Sortzez Garbiko Zubian zehar, Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zerbitzu bereziak zirkulazioan jarriko ditu. Zerbitzuen ordutegia ondorengoa izango da:

• Larunbata, abenduak 3: irteerak 12:30ean eta 17:00etan, diesel trakzioarekin.
• Igandea, abenduak 4: 12:30ean, diesel trakzioarekin.
• Asteartea, abenduak 6: 12:30ean, diesel trakzioarekin.
• Osteguna, abenduak 8: 12:30ean, diesel trakzioarekin.
• Larunbata, abenduak 10: 12:30ean eta 17:00etan, lurrunezko trakzioarekin.
• Igandea, abenduak 11: DENBORALDI BUKAERAKO jardunaldi berezia irteerak 11:00etan, diesel trakzioarekin, eta 12:00etan eta 13:00ean, lurrunezko trakzioarekin.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengo hau da:

• Asteartetik larunbatera lanegunak: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
• Larunbatak: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ere.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus