Bilboko tranbiaren eta trenen zerbitzu bereziak igandean Athletic Club - Rayo Vallecano partidua dela eta

tranvíabilbo.jpg

2016.eko apirilak 08

Igandean, apirilaren 10ean, Euskotrenek trenen eta Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic Club – Rayo Vallecano partidua dela eta. Tranbian 22:15etik 22:35eramozketa partziala ere burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Euskotrenek tren eta tranbia zerbitzua indartuko du, partidua ikustera doazenen garraio beharrei hobeto erantzun ahal izateko.

TRENA

Partidu aurretik zerbitzua, Bermeotik eta Eibartik Atxurira eta Txorierrin zerbitzu erregularren bitartez eskainiko da.

Partiduaren ostean, zerbitzu berezia eskainiko da Txorierriko linean

  • Lutxanatik Lezamara 23:00etan

TRANBIA

Atxuritik La Casillarako 15 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 19:29an, 19:44an eta  20:14an eta beste bat Atxuritik Ospitalera 19:51n.

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 22:15etik 22:40ra bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzua eta Atxurirantz zerbitzu bereziak martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira. Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.