Batez ere nazioarteko terrorismoa eta Euskadiko bake prozesua dira kezka iturri EAEko herritarrentzat

Sondeo-1.jpg

2016.eko azaroak 18

  • Eusko Jaurlaritzak Euskadiko bakeari eta bizikidetzari buruzko azterlan bat eman du argitara. 
  • EAEko biztanleak oso kritikoak dira Espainiako Gobernuak bake prozesuan duen jarduerarekin eta haren espetxe politikarekin.

Herritarren %72k diote oso kezkatuta daudela nazioarteko terrorismoarekin eta gerrekin; %62, Euskadiko bake prozesua eta bizikidetzarekin; %48, immigrazioa eta errefuxiatuekin; eta %31, arraza eta erlijio desberdinetako pertsonen arteko bizikidetzarekin. Horiek dira Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur argitara eman duen azken ikerketaren datuak, Euskadiko bakeari eta bizikidetzari buruz EAEko herritarrek dituzten iritzi eta jarrerak biltzen dituztenak, hain zuzen.

Inkesta azaroaren 9 eta 11 bitartean egin zen; eta erakusten du EAEko herritarrek Bake eta Bizikidetzarako Planaren helburuekin duten adostasun maila oso altua dela: %53 ados daude eta %7 bakarrik daude kontra; %3 ez daude ez ados ez kontra eta %30ek ez dute Plana ezagutzen.

Eusko Jaurlaritzak biktimen inguruan daraman politikari buruz, %37k uste dute ondo ari dela, %5ek gaizki ari dela, %30ek ez ondo eta ez gaizki eta %21ek ez dute gaiari buruz ezer entzun.

Herritarren %74k ondo baloratzen dute Eusko Jaurlaritzak autokritika egin eta onartu izana biktimei arreta handiagoa eman behar ziela.

Bestalde, EAEko herritarrak oso kritikoak dira Espainiako Gobernuak bake prozesuan duen jarduerarekin. %56k diote gaizki edo oso gaizki ari dela eta %30ek hala-hola, %9k bakarrik diote ondo edo oso ondo ari dela.

EAEko herritar gehienak, halaber, oso kritikoak dira Espainiako Gobernuaren espetxe politikarekin; soilik %9k ikusten dute ondo, %55ek gaizki, %16k ez ondo eta ez gaizki, %14k ez dute ezer entzun gaiari buruz eta %6k ez dute erantzun. Gai honi buruzko iritzia 1999an eta 2014an jasotakoa baino okerragoa da.

+info