SGAE Fundazioak Miren Manias ikerlariaren doktore tesia saritu du

  • Argazkia: zinea.eu

  • DataAbenduak 24
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

SGAE Fundazioak Ikerketa Sariak banatzen ditu urtero, eta aurtengo deialdian, Doktore Tesi Onenaren kategorian, bi lan saritu ditu: Noemí Pulido Pavónen Explorando el vínculo entre la economía del copyright y la política de competencia tesia batetik, eta Miren Manias Muñoz gipuzkoarraren Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa (2005-2012): hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa tesia bestetik.

Azken hamar urteetako dozena bat euskal ekoizpenen finantziaketa eta produzkio kostuak aztertu ditu Miren Manias ikerlari oñatiarrak Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa (2005-2012): hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa doktore tesian. Industriaren egoera eta beronen indargune zein ahulguneak azaleratu ditu egindako lanean.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri