"Narrazioak eta olerkiak 2014" liburua webgunean jarri du Euskaltzaindiak
- DataAbenduak 22
- Gaia Literatura
Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2014 liburua euskarri digitalean eskaintzen du. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalaren barruan kokatu da, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpiatalean. Liburua osatzen duten narrazioak eta olerkiak banan-banan kontsulta daitezke.
Atal horretan, sarituak izan diren haur eta gazteen idazlan guztiak zerrendatu dira, eta gainera 1991tik aurrera saritutako narrazio eta olerki guztien bertsio digitala eskaintzen da.


