Beste hitzak, hizkuntza txiki edo gutxituen Europako literatura zirkuitua
- DataAzaroak 26
- Gaia Literatura
Donostia Kulturak eta Donostia 2016k Beste hitzak (Other words) hizkuntza txiki edo gutxituen Europako literatuta zirkuitua aurkeztu dute gaur. Aurkezpen ekitaldian izan dira Miren Azkarate Donostiako 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzia, Xabi Paya Donostia 2016ko Kultur zuzendaria eta Imanol Galdos Donostia Kulturako Zuzendaritzaren Laguntzarako teknikaria.
Hemen duzue Beste hitzak (Other words) programari buruzko informazioa eta baita literatur sorkuntza bultzatzea helburu duten egonaldietan parte hartu ahal izateko deialdiaren oinarriak ere.
Beste hitzak: dosierra (0.5 MB, pdf)


