Galtzagorri elkarteak 25 urte: Irakurle harrobia zaintzen
- DataUrriak 26
- Gaia Literatura
Bizitzako lehen urteetan literaturara hurbiltzen denak, zaletasunean harrapatuta geratzeko aukerak ditu. Aitzitik, badirudi gazteenentzako literatura sarri bigarren lerroan kokatzen dela. Horri aurre egiten, 25 urte bete ditu Galtzagorri euskarazko haur eta gazte literaturaren elkarteak.
Euskarazko haur eta gazte literatura ahotan hartzekotan ezinbestez aipatzeko elkartea da Galtzagorri. 25 urteko ibilbidean arlo anitzetako sortzaileen topagune izan da, hasieratik finkatutako xedeak ipar hartuta: euskarazko haur eta gazte literatura ezagutaraztea eta hauen irakurzaletasuna bultzatzea.
Iñaki Markotegi elkarteko lehendakariaren esanetan, inoizko eskaintzarik zabalena dago, baina ezagutzan eta sortzaile eta irakurleen arteko zubi lanean bada egitekorik. “Ez da ahaztu behar haur eta gazteen irakurle harrobiaz ari garela, bidea erakutsi eta motibatu egin behar dira”, adierazi du.








