Zinema hizkuntza ez hegemonikoetan sustatzeko konpromisoa


  • DataIrailak 22
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Lan bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak deitu du, eta bertan izan dira Norvegiako, Estoniako, Letoniako, Finlandiako, Danimarkako, Poloniako, Suitzako, Galeseko, Esloveniako, Irlandako, Islandiako, Friuli Venezia Giuliako eta Euskal Herriko ordezkari instituzionalak.

Hizkuntza ez hegemonikoetan egiten den zine produkzioa sustatzea da bileran elkartu diren ordezkarien helburua, “komunitate guztiek daukatelako bere istorio propioak bere hizkuntzan kontatzeko beharra” defendatu dute. Hizkuntza txiki eta ertainez ari dira, eta definizio horretan Europan hitz egiten diren hizkuntza guztiez ari dira, bost nagusiak kenduta: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera eta gaztelera. Hizkuntza ez hegemonikoetan lanean diharduten profesionalek euren lanak banatzeko zailtasunak dauzkate, merkatu txikia baitute. Hala ere, hizkuntza eta kultura balioan jarri eta euren hizkuntzan lana egitea erabakitzen dute. Kursaalen bildu diren ordezkari politikoek baliabideak eman nahi dizkiete zinegileei euren hizkuntzan lanean jarraitzeko eta mapa kultural ezberdin horri ikusgarritasuna eman eta balorean jartzeko.

Horixe izan da lan bileraren helburua, hain zuzen, proposamenak garatzeko eta erronka berriei elkarrekin ekiteko plataforma sortzea. “Esperientziak ezagutu eta trukatzeko; kooperazio bideak garatzeko; zirkuitu berriak sortzeko. Alegia, zine mundura aniztasun linguistikoa eramateko”, adierazi du Joxean Muñozek.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri