Argitalpen-data: 2015/05/12

Lehendakariak Ramondin kapsula fabrika bisitatu du, horren 125. urteurrenean

Guardiako (Araba) Ramondin kapsula fabrikak 125. urteurrena du aurten, eta Iñigo Urkullu lehendakariaren bisitarekin ospatu du. Enpresaren esanetan, “Negozio-zifra bikainak” izan dituzte: 165 kontratazio azken sei urteetan (600 langile talde osoan), hazkunde etengabea kapsulen fabrikazioan, urtean 1.500 milioi fabrikatuta eta AEBetan produkzio-zentro berri bat zabalduta, 9 milioi dolarreko inbertsioarekin; horri Argentinako, Frantziako eta Guardiako bertako zentroak batu behar zaizkio; 11 ordezkaritza propio ditu eta 50 herrialdetan dauka presentzia.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapia ere izan zen ekitaldian, Guardiako alkate Manuel Amezagarekin eta beste hainbat pertsona ezagunekin batera.

Ramondineko kontseilari delegatu Jose Miguel Munillak adierazi zuen bilakaera historiko horretan garrantzitsua dela berrikuntza eta produktu berrien aurkezpen etengabea azpimarratzea. “Aitzindariak izan ginen eztainuzko kapsulak egiten, ura duten tintak erabiltzen edo faltsifikazioen aurkako neurriak hartzen. Oraintsu, apustu handia egin dugu gure produktuen artean aluminio enbutituzko kapsulak, tapa hariduna edo cava eta xanpain museleteak sartzeko”, erantsi du.

125 aniversario de Ramondin

Argazkia: Ramondin