Hezi+: Gipuzkoako ikaskuntza ekintza guztiak
Argitalpen-data:
www.heziplus.eus ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak… bilatzeko webgunea da, agente zein herritarren ekarpenekin osatzen dena. Plataforma parte-hartzaile honek, Gipuzkoan eskaintzen diren ikaskuntza ekintza formal, ez formal eta informal guztiak biltzen ditu, erabiltzaileen interesekoak diren ezagutza eta konpetentzietara sarbidea errazteko helburuarekin.
Gipuzkoarrek elkarlanean eta modu parte hartzaile batean webgunea edukiz hornitzea da xedea, ikaskuntza sare eguneratu eta aktibo bat sortuz.
Hezi+ Ikaskuntza Sarea Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Sailak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsarengatik (EGEF) finantzatuta dago.
Open Data Euskadiko datuen berrerabilpena
Azpiegitura honen sortzaileek Open Data Euskadiko katalogoaren datuak erabili dituzte, diseinu, identifikazio eta ikaskuntzaren inguruko agenteekin kontaktatzeko faseetan:
- Euskadiko Unibertsitatez kanpoko ikastetxeak
- Euskadiko kultura erakundeak
- Euskadiko Elkarteen eta Fundazioen Erregistroak