Argitalpen-data: 2015/07/30
Boisetik zuzenean euskal Jaialdiaren berri ematen Gazteaukera blogean
Naroa y Mikel Jailadian barneratu dira eta berri-emaile lanak egin dituzte zuzenean Boisetik.
Agur esan diote 2015eko Boiseko Jaialdiari. Beraien bidaia amaitzeko Idahoko hirian astebetez bizitakoaren laburpen irudi eder hauek bidali dizkigute. Bye Bye Boise!
Oihartzuna komunikabideetan
Irratiak
- Euskadi Irratia, Amarauna programa, maiatzak 10
- Bizkaia Irratia, maiatzak 13
- Radio Euskadi, Más que palabras programa, maiatzak 22
- Gaztea, Dida programa, maiatzak 29
- Gaztea, Dida programa, ekainak 3
- Gaztea, Dida programa, uztailak 23
- Euskadi Irratia, Mezularia programa, uztailak 9
- Euskadi Irratia, Amarauna programa, uztailak 11
- Onda vasca, Hoy por hoy programa, uztailak 7
- Bizkaia Irratia, uztailak 21
- Gaztea, Dida programa, uztailak 30
- Info7 uztailak 30
- Bizkaia Irratia, uztailak 31
Internet
- Euskalkultura http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/boiseko-jaialdira-joan-nahi-duzu-gazteaukera-aebetako-euskal-festaren-berri-emango-duten-bi-blogariren-bila-dabil
- EGK http://www.egk.org/es/agenda/ver/1311/GOazen%20Boisera!%20blogari%20gazteentzako%20lehiaketa.html
- Sustatu http://sustatu.eus/gazteaukera/1430897544
- Spri http://www.spri.eus/es/actualidad-spri/noticias/innovacion-se-buscan-jovenes-bloggers-para-retransmitir-la-fiesta-de-la-cultura-vasca-jaialdi-en-idaho
- Fadura institutua http://faduranormalkuntza.blogspot.com.es/2015/05/goazen-boisera-blogari-gazteentzako.html
- Bizkaia irratia http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/Goazen+Boisera+lehiaketa/3006
- Gaztezulo http://www.gaztezulo.eus/berriak/abian-da-goazen-boisera-blogari-gazteentzako-lehiaketa
- Euskadi tecnología http://www.euskaditecnologia.com/en-marcha-el-concurso-para-bloggers-goazen-boisera/
- Euskal etxeak buletina http://www.euskaletxeak.net/index.php?option=com_content&task=view&id=1989&Itemid=394
- Enrique Rodal http://www.enriquerodal.com/2015/05/concursos-para-bloggers-vascos-goazen.html
- Hiru.com http://9.62-99-63.static.clientes.euskaltel.es/web/guest/noticias-generales/-/journal_content/56/10137/9570053
- Donostiako Udala http://www.donostiaeskola.eus/info/ciudadano/info_juvenil.nsf/fwCategoria?ReadForm&idioma=cas&id=A337696497663&cat=J%C3%B3venes%20%2B18
- Euskal etxeak buletina http://www.euskaletxeak.net/index.php?option=com_content&task=view&id=2030&Itemid=394
- Bizkaie http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=2&sec=4&id=14550&fecha=2015-07-20
- Deia http://www.deia.com/2015/07/12/bizkaia/uribe-txorierri/de-gatika-a-boise-y-de-boise-al-mundo
- Euskalkultura http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/naroa-elortegik-eta-mikel-ibargoienek-jaialdiko-gazteria-euskal-amerikarraren-berri-emango-dute-goazen-boisera-blogean
- Sustatu http://sustatu.eus/1436952727
- Sustatu http://sustatu.eus/1438253438
- Zuzeu http://zuzeu.eus/mundua/dave-bieter-oskorrik-dioen-bezala-euskara-da-euskaldun-egiten-gaituena/
- Info7 http://www.info7.com/2015/07/31/mikel-ibargoien-berezia-izan-da-ikustea-boiseko-alkateak-nola-menderatzen-duen-euskara/
Jaialdi 2015aren berriak jarraitzeko aukerak:
- Gazteaukera blogean post guztiak, Goazen Boisera! kategorian.
- Argazkiak
- Bideoak
- Sare sozialak: Gazteaukerako Facebook eta Twitterren erabiliko dugun traola #GoazenBoisera da.

Naroa Elortegi eta Mikel Ibargoien GazteBizHitza atariak antolaturiko GOazen Boisera lehiaketan saridun izan dira.
Gaztteaukera blogean elkarrizketa egin diegu. Hona hemen aurkeztu dituzten idazlanak:
- Ametsak / Sueños (pdf, 70 kb) - Mikel Ibargoien
- Gaztea bai... / Jóven sí... (pdf, 91 kb) Naroa Elortegi.
Mila esker GOzen Boisera! lehiaketan parte hartu duzuen guztioi. Aurkeztutako lan guztiak ikusgai jarriko ditugu.

Lehiaketa
Zatoz Estatu Batuetako euskal diasporaren Jaialdira uda honetan.
Estatu Batuetako euskal diaspora ezagutu nahi zenuke uda honetan? Zer dakizu jatorri euskalduna duten gazteen inguruan? Eta Jaialdi deritzon Euskal jaiari buruz? Komunikatzaile trebea zara eta prest zeundeke astebetez blogari lanetan aritzeko Boisen (Idaho) gastuak ordaindurik?
GOazen Boisera lehiaketak Boiseko Jaialdia ezagutu eta bertan gertatzen denaren berri emateko prest dauden bi gazte bilatzen ditu. Gazteen eginkizuna Gazteaukera blogean euskal jai honen berri ematea izango da, batez ere euskaldun jatorriko amerikar gazteen ikuspuntua nabarmenduz.
Interesa duzu eta joateko prest zaude? Ba irakurri ondo jarraibideak.
Zer da Jaialdi ekimena eta noiz ospatzen da?
Bost urterik behin Boisen (Idaho) Jaialdi deituriko euskal jai handia ospatzen da. Bertan biltzen dira Euskal etxe ezberdinetatik eta munduko bazter ugaritatik etorririko bisitariak. Hartara, 6 egunez euskal giroa nagusitzen da Boiseko kaleetan; bertso saioak, dantzariak, herri kirolak, kontzertuak etb ospatuz.
Aurten egingo da Jaialdi festa Boisen, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra eta GazteBizhitza orientazio eta aholkularitza atariak lehiaketa bat jarri du abian 2 gazte bertara bidaltzeko. Gazteen eginkizuna bertako berriemale lanetan aritzea izango da, blogari gisa.
Zein da saria?
- Astebeteko bidaia Estatu Batuetako Boise hirira, Jaialdi festa ezagutzeko (uztailaren 28tik-abuztuaren 3ra)
Joan etorriko hegazkina, ostatua, bidaiak eta otorduetako gastuak ordaindurik.
Bidaia asegurua.
- Boiseko Euskal Etxeko arduradunekin harremana
Ekimenaren sustatzailea
GazteBizHitza, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako zerbitzua da. GazteBizHitza atariak Ikasketak, Lana eta Etxebizitzaren inguruko informazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen ditu gazteentzat. Bertan publikatuta dauden testuak eta bideotutorialak lagungarri izan dakizkizuke zure bizi proiektua garatzeko eta baita lehiaketa honetan parte hartzeko ere.
Eginkizunak
- Lehiaketan saridun suertatzen diren 2 gazteek, Boiseko Jaialdi festaren berriemale izango dira.
- Beraien eginkizunen artean: Gazteaukerako blogerako bidaiaren kronika egitea, elkarrizketak egitea, argazkiak egitea, bideoak grabatzea, etb.
-Egitasmoaren zabalpena egiten ere lagunduko dute kanal ezberdinetan (sare sozialetan eta komunikabideetan).
Zer egin behar dut parte hartu nahi badut?
Parte hartzaileak aukeratze aldera, komunikatzeko duzun trebezia eta interesa ezagutu nahi ditugu eta horretarako gai ezberdinak proposatzen dizkizugu. Azpian dituzun gaiak kontutan hartuz idazlan bat (kronika, erreportajea edo fikzioa) edo bideo bat bidali behar diguzu.
Aukeratu gai hauetako bat: Gazteak eta Ikasketak, Gazteak eta Lana, Gazteak eta Etxebizitza, edo aurreko hiruren edozein konbinaketa (adib: Gazteak+Ikasketak+Lana).
Lan motak
3 aukera dituzu lanak egin eta guri bidaltzeko, aukeratu bat:
- 1. Testu bat (euskaraz eta gaztelaniaz, bai bi hizkuntzatan testu bera), Word edo PDF formatuetan. Idazlanaren generoa: kronika, erreportajea edo fikzioa.
- 2. Bideo bat, 2 eta 5 minutu artekoa eta gehienez 25 MBtakoa, avi, mov edo mp4 formatuetan.
- 3. Testua eta bideoa
Testuak euskaraz (orri bat edo bi) eta gaztelaniaz (orri bat edo bi) bidali behar dira (testu bera bi hizkuntzatan idatzita), aukeratutako bi pertsonek blogeko postak bi hizkuntzatan idatzi beharko baitituzte.
Bideoek ahal den neurrian ( hizketaldirik balego) elebitan egon behar dute (ez da azpititulurik jarri behar). Musika erabiltzekotan kontutan izan lizentzia libreak edo Creative Commons lizentziadun kantuak erabili beharko direla, gero bideoak Interneten erakutsi ahal izateko. Musika biltegi honetan kantu libreak eskuragai daude.
Lanaz gain parte hartzeko fitxa bete eta bidali behar duzu.
Epea
Lanak maiatzaren 5etik ekainaren 4ra jasoko ditugu, bi egunak barne.
Lanak nora eta nola bidali behar ditut?
Idazlanak bidaltzeko pausoak
- Parte hartzeko fitxa (doc, 172 kb) beteta eta idazlana (Word edo PDF formatuan) gazteaukera@gmail.com helbidera bidali behar dituzu erantsiriko artxibo gisa eta email berean.
- GazteBizHitza buletinean harpidetza egin behar duzu.
Bideoak bidaltzeko pausoak
- Bete parte hartzeko fitxa (doc, 172 kb eta bidali gazteaukera@gmail.com helbidera
- Bideoak emailez gazteaukera@gmail.com helbidera bidali behar dira zure izen abizenak eta NAN zenbakiarekin mezuan. Bideoaren pisua dela eta bidalketarekin arazorik bazenu, wetransfer, yousendit edo antzekoren batekin bidali dezakezu zure lana.
- GazteBizHitza buletinean harpidetza egin behar duzu.
Baldintzak:
- 18 eta 30 urte arte izatea uztailaren 28a baino lehen.
- Euskal Autonomi Erkidegoan erroldatuak egotea.
- Lanak originalak izan behar dira.
- Lehiaketako partaidetza banakakoa da (ezin da binaka parte hartu)
- Euskaraz eta gazteleraz maila ona izatea, bai idatziz bai ahoz. Ingelesaren ezagutza komunikatzeko (ez da titulurik eskatuko).
- Aurkezturiko lan guztiak Gazteaukerako kanal ezberdinetan publikatzeko aukera egongo da, lehiaketaren sustapena bideratzeko.
- Aukeratutako 2 gazteek ekimen honetan burutako lanak GOazen Boisera egitasmoan (argazkiak, bideoak eta testuak) Gazteaukera eta GazteBizHitzaren ondare izango dira, lanen autoretza beti ere errespetatuz.
- GazteBizHitza buletinean harpidetza egitea.
Epaimahaikideen erabakia
- Originaltasuna, proposaturiko gaiarekin duen lotura eta komunikatzeko trebetasuna
- Epaimahaikideek 2 pertsona aurreaukeratuko dituzte.
- Ekainean zehar publikatuko ditugu behin betiko 2 bidaiarien izenak Gazteaukerako sare sozialetan (Facebook, Twitter) emango dugu irabazleen berri.
Zalantzak argitzeko:
Zalantzaren bat baldin baduzu lehiaketaren inguruan bidali iezaguzu posta elektroniko bat honako helbidera: gazteaukera@gmail.com