Euskotrenek Mallabia eta Ondarroa artean autobusen zerbitzu berezia eskainiko du datorren igandean ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jairako

Amorebieta_-_Parada_desde_donosti.jpg

2015.eko ekainak 05


Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren igandean, ekainaren 7an, Mallabia eta Ondarroa artean autobusen zerbitzu berezia eskainiko du, Elgoibarren (Gipuzkoa) ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren ospakizuna dela eta.

Zerbitzu berezi honekin, datorren igandean autobusen irteera orduak ondorengo hauek izango dira:

•    Mallabiatik Elgoibarrera eta Ondarroara: 7:45, 8:45, 9:15, 9:45, 10:15, 10:45, 11:15, 11:45, 12:15 (Elgoibarren bukatzen da), 12:45, 13:45, 14:45, 15:45, 16:45, 17:15, 17:45, 18:15, 18:45, 19:15, 19:45, 20:15, 20:45 (Mendaron bukatzen da) eta 22:00 (Mendaron bukatzen da).

•    Ondarroatik Elgoibarrera eta Mallabira: 8:10, 9:10, 9:40, 10:10, 10:40, 11:10, 12:10, 12:40 (Elgoibarren bukatzen da), 13:10, 14:10, 15:10, 16:10, 17:10, 17:40, 18:10, 18:40, 19:10, 20:10, 20:40 eta 21:20 (Ermuan bukatzen da).

•    Elgoibarretik Ondarroara: 8:15, 9:15, 9:45, 10:15, 10:45, 11:15, 11:45, 12:15, 13:15, 14:15, 15:15, 16:15, 16:45, 17:15, 17:45, 18:15, 18:45, 19:15, 19:45, 20:15, 20:45, 21:15 (Mendaron bukatzen da) eta 22:25 (Mendaron bukatzen da).

•    Elgoibarretik Mallabira: 7:55, 8:55, 9:55, 10:20, 10:55, 11:20, 11:55, 12:20, 12:55, 13:55, 14:55, 15:55, 16:20, 16:55, 17:55, 18:20, 18:55, 19:20, 19:55, 20:20, 20:55, 21:20 eta 22:15 (Ermuan bukatzen da).

Mallabia – Ondarroa lineako autobusek ondorengo hauetan geldialdia burutzen dute: Mallabia, Ermua, Eibar, Elgoibar, Altzola, Mendaro Santuaran, Deba, Mutriku eta Ondarroa.

Agiri prentsaren bidez atzo ostegunean iragarri zen bezala, Euskotrenek datorren igandean tren zerbitzu berezia ere eskainiko du Bilbo – Elgoibar eta Donostia – Elgoibar tarteetan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.