Euskotrenek datorren igandean Donostian autobusen ibilbidea aldatuko du
2015.eko azaroak 27
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren igande goizean, azaroak 29, Donostian autobusen ibilbidea aldatuko du “MARATOIA” dela eta.
Sartutako aldaketak, Zumaia – Donostia (N-634 errepidetik) eta Zumaia – Donostia (AP-8 Oriotik) lineei eragiten die eta ondorengo hauek izango dira:
IRTEERAK ZUMAIATIK: Zumaiatik irtengo diren programatutako zirkulazioetan 8:30, 9:30, 10:30, 11:30 eta 12:30, ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Errotaburu, Matia, Unibertsitateak, Magisteritza, Zumalakarregui eta San Martin. Besta alde batetik, Zumaiatik 9:00etako zirkulazioan kendutako geralekuak ondorengo hauek izango dira: Donostiako Ospitalea eta Pio XII.
IRTEERAK DONOSTIATIK: Donostiatik irtengo diren zirkulazioetan 9:00, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00, ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Askatasuna Etorbidea 28, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburu. Horrez gain, Donostiatik 10:30ean irtengo den zirkulazioan kendutako geralekuak ondorengo hauek izango dira Pío XII eta Donostiako Ospitalea.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakian, www.euskotren.es webgunean eta twiterreko @euskotrenEJGV estekan jaso dezakete.