Argitalpen-data: 2015/04/30
Dokumentazio Zentroko 2015eko apirileko berriak
- Apirileko aldizkarien aurkibidea
- Apirileko artikulu nabarmenak
- Gazteen parte-hartzeari buruzko irakurketa gida
SANTOS ORTEGA, Antonio eta David MUÑOZ RODRÍGUEZ. Fuga de cerebros y biografías low cost: nueva etapa en la precarización de la juventud. Recerca. Revista de Pensament i Anàlisi. Castelló: Castellóko Jaume I. Unibertsitateko Filosofia eta Soziologia Saila, 2015, 16 zk., 13-33. or. eISSN 2234-4135
Talentuen ihesa eta lana bilatzeak bultzatutako gazteen migrazioak justifikatzen dituzte neoliberalismoaren ondoriozko bi kontzeptuk: giza kapitalaren logikak eta enplegagarritasunak. Lehenengoak lan egiten duena enpresariotzat jotzen du, bere kontura diharduena, eta lansaria ez da ordainsaria, giza kapitalaren errendimendua baizik. Bide horretan pertsonak etengabe saiatu behar du, hobetzeko ia esklabo bihurtu behar du, enpresak eskatzen duen gaitasuna lortze aldera. Gaitasunak lortzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko prozesu horretan leku berezkoa dauka nazioarteko mugikortasunak; berorrek aldeko eta kontrako ondorioak ditu gazteen bizitzako ibilbidean. Oparoaldi ekonomikoko uneetan ez litzateke hala gertatuko; orain, ordea, horrela gauzatzen da, nahiz eta zalantza eta ahultasuna eragin.
GENTILE, Alessandro. Jóvenes titulados superiores en la encrucijada de la crisis. Recerca. Revista de Pensamente i Anàlisi . Castelló: Castellóko Jaume I. Unibertsitateko Filosofia eta Soziologia Saila, 2015, 16 zk., 35-58. or. eISSN 2134-4135
Goi-mailako ikasketak dituzten gazteek krisia amarru, oztopo eta erronkatzat bizi dute. Klase ertaineko eta goi-mailako ikasketak dituzten 20 eta 30 urte bitarteko hainbat gazteri egindako elkarrizketa erdi-egituratu batek zenbait ondorio erakutsi ditu. Erdi-mailako eta behe-mailako gazte batzuek amarrutzat daukate krisia, heldutasunera igarotzeko oztopoa ei da; abian jarri nahi dituzten proiektuak bertan behera uztera behartzen ditu, eta, etsituta, laneko ezegonkortasuna eta hala moduz bizitzea onartzen dute. Beste zenbaiti oztopoa dela begitantzen zaie; izan ere, lan egonkor barik, ez dute euren burua pertsona heldutzat hartzen; ez dute emantzipatzeko ibilbidea aldatzea pentsatu, hori bai, zailagoa izango dela uste badute ere. Dena den, ez dituzte bazter uzten euren helburu eta nahiak. Krisia erronkatzat ikusten duen taldea egoera askotarako prestatuta dagoen gizarteko multzoa da, ikasten eta behin-behineko lanetan diharduten gazteak dira; ez daude kezkatuta daukaten titulazioaren eta egiten duten lanen arteko desorekagatik, heldua zer den ez dator bat ohiko ikuspegiarekin, eta nahiz eta prekarietatea ez onartu, egonkortasuna ez da haien lehentasuna.
VÁZQUEZ-ALONSO, Ángel eta Maria-Antonia MANASSERO-MAS. La elección de estudios superiores científico técnicos: análisis de algunos factores determinantes en seis países. Revista Eureka sobre Enseñanza y Divulgación de las Ciencias. Cádiz: Cádizeko Unibertsitatea, Asociación de Profesores Amigos de la Ciencia EUREKA, 2015, 12. liburukia, 2. zk., 264-277. or. eISSN 1697-011X
Emakume eta gizonen artean, eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan eta Espainian, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika (ZTIM) ikasketak aukeratzerako garaian eragiten duten faktoreak aztertu dituzte ikerketa honetan. IRIS-Q galdera-sortako itaun itxien bidez lortu dute informazioa, eta alderdi hauek izan dituzte gogoan: aurretiko eskola-esperientziak, pertsona adierazgarrien eragina, eskolaz kanpoko ekintzak eta ikasketak aukeratzerako garaian etorkizunerako lehentasunak. ZTIM horien aldeko hautua bultzatzeko ekintzei begira hauek nabarmendu dituzte: gai zientifikoen inguruko interesa, kalitatezko irakasleak eta telebista. Etorkizunerako lehentasunen artean aipatutakoak hauexek dira: interesa, talentua erabiltzea eta norbanakoaren garapena. Dena den, badira aldeak emakumeen eta gizonen arteko erantzunetan: andrazkoek pertsona adierazgarrien eragina eta egiten dituzten hautuetan etorkizunari begira zer espero duten baloratzean, gizonek baino garrantzi handiagoa ematen diete alderdi horiei.
- Beste laburpen batzuk irakurri nahi badituzu klikatu artikulu nabarmen atalean
- Dokumentazio Zentroko webgunera esteka
- Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarea (EIPSren) liburutegien katalogoaren esteka
- Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ondoko helbide elektronikora: geb-liburutegia@ej-gv.es
OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke
Jarrai gaitzazue gizarte- sareetan!