Argitalpen-data: 2015/03/12

Berdela eta antxoa protagonistakide Euskadiko arrandegietan

Kantaurikoak izateagatik zapore biziagoa dutela bi pruduktu hauek, baina horrek beste uretakoen aldean hobeak izatea egiten duela

Berdelaren arrantzaldia atzeratu eta antxoa goiz harrapatzen hasi izanaren ondorioz, Kantauriko bi espezie hauek elkarrekin ageri dira Euskadiko arrandegietako erakusmahaietan. Berdelaren arrantzaldia berandu hasi arren, Bizkaiko Kofradien Elkarteko lehendakaria den Iñaki Zabaletaren esanetan, 10.300 tona arrantzatzeko denbora izango da, horixe baita euskal ontzidiari esleitutako kuota.

Tamaina handi eta kalitate oneko produktu gozo honen kiloaren merkatuko prezioa 2 eta 2,8 € bitartekoa da. Erriberako Merkatuko arrain-saltzaile baten iritziz, denboraldia aurreko urteetan bezala hasi da eta prezioak bere horretan mantenduko dira.

Antxoari dagokionez, oraindik ez da asko harrapatu, Santoñan zertxobait ez bada, apirilean tipikoagoa delako, baina dagoeneko salgai dago arrandegietan berdelarekin batera, 5,8 eta 7,9 € inguruko prezioan.

Bilboko merkatu honetako merkatari batzuek sasoiko produktu fresko hauei buruz diotenaren arabera, “arrain bien aldeko apustua egitea merezi du" eta "Kantaurikoak izateagatik zapore biziagoa dutela, baina horrek beste uretakoen aldean hobeak izatea egiten duela" azaldu dute.