Argitalpen-data: 2015/01/08
Azken kontsumitzailea, eragile gakoa elikagaien segurtasunean ere
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzak, bideo batzuen bidez lehen sektoreak eta elikagaien industriak kalitatea eta segurtasuna helburu dutela erakutsi nahi du.
Kontsumitzaileak ere funtsezko zeregina du elikagaien segurtasunean, bera baita elikakateko azken kate-maila.
Nekazari, abeltzain eta arrantzaleek zein elikagaien industriak egiten duten lan guztia baliteke nahikoa ez izatea, elikagaiak manipulatzean eta prestatzean zenbait jarraibideri jarraitzen ez bazaio.
Erostean, garrantzitsua da elikagaien etiketei erreparatzea: informazioa ematen dute iraungitze-datari eta kontserbatze- eta erabiltze-baldintzei buruz.
Ondoren, hala garraiatzean nola biltegiratzean, elikagaiak tenperatura egokian kontserbatu behar dira, mikroorganismoak ugaritzea saihesteko.
Kuzinatzean ere garrantzitsua da garbitasun- eta higiene-baldintzak aintzat hartzea; esate baterako, ez nahastea elikagai gordinak jada kuzinatutakoekin.
Jarraibide horiei jarraituz, kontsumitzaileak lortu egingo du Euskadiko lehenengo sektorea eta elikagaien industria katearen hasieratik bertatik bermatzen ahalegintzen diren elikagaien segurtasuna mantentzea.
Elikagaien segurtasunari buruzko informazio gehiago, kontsumitzaileentzako: Elikako web gunean
Ikusi ere:
Euskal elikagai-industriak elikagaien segurtasunaren aldeko apustua egiten du
Euskadiko lehenengo sektoreko profesionalek elikagaien segurtasunaren alde