Argitalpen-data: 2015/10/14

Arazuri-Iruñeako ergonomia eta biomekanika laborategira bisita

Izaskun Urien OSALANeko zuzendari nagusia erakundeko beste arduradun batzuekin batera Mutua Universal-ek Arazurin, Iruñean duen muskulu tendoietako gaitzak ikertu eta prebenitzeko ergonomia eta biomekanika laborategian izan dira. Ikerketa aplikatuko zentrua da eta muskuluen eta mugimenduaren aktibitatea baloratzeko berariazko metodologia garatzen du, kide dituen enpreseei zerbitzua emateko.

Bisitak gai honen inguruko aurrerakuntzak ezagutu eta etorkizuneko lan ildo berriak aztertzeko balio izan du. Izan ere, erakundeak dituen datuen arabera eta Europa mailan egin diren beste ikerketa lan batzuekin bat eginez, ergonomiaren alorrean eskuhartzeko beharra ikusten da muskulu tendoietako gaitzak prebenitzeko.

-. Muskulu tendoietako gaitzak

Orokorrean 3 lan istriputik 1 eta laneko gaixotasunetan 4tik 3 muskulu-tendoietako gaitzekin erlazionatuta dagoela balioesten da. Euskadiko Autonomia Erkidegoan ere, lan istripuen gehiengoa muskulu tendoietako gaitzak dira; gehinetan gain esfortzu batek eragindakoak. 2014. urtean gaixotasun profesional berrien ehuneko handiena, %43, muskulu tendoietakoena izan da. Hein haundi batean, gaixotasun profesional hauek laneko mugimendu errepikakorrekin zerikusia dutenak dia.