Argitalpen-data: 2015/03/09

Arabar Errioxako bost ardok puntuazio gorena lortu dute Catavinum World Wine & Spirits Competition 2015 lehiaketan

?Bizitasun eta konplexutasun aromatiko handiko ardoak, ondo orekatutako oso gorputz sendoarekin? bezala deskribatu dituzte ardoak

Catavinum World Wine & Spirits Competition lehiaketako ardo-dastatzaileek Urrezko Handiak saria, hau da, 95 eta 100 puntu bitartean, eman zieten Arabar Errioxako bost ardori honela deskribatuz: “Bizitasun eta konplexutasun aromatiko handiko ardoak, ondo orekatutako oso gorputz sendoarekin”.

Hain zuzen ere, 2012ko sorta Pribatuko Dominio de Berzal eta Bodegas Tierra upeltegiko 2010eko El BElisario ardo beltzek, 2010eko Experiencia ardo beltzak eta Hnos. Frías del Val upeltegiko Viña El Flako ardo zuriak, eta La Marquesada Mahasti eta Upeltegiko 2009ko Erreserba Handiko Valserrano zuriak, Urrezko Handiak saria egiaztatzen duen domina eraman ahal izango dute bere etiketan.

Lehiaketa honen 2014ko edizioan, guztira 17 herrialde ezberdinetako 2481 ardo eta likore dastatu ziren, eta horietatik 743k diploma jaso zuten. Saririk gorena jaso zuten bost ardo horiez gain, Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteko ardoen artean beste 20k Urrezko domina eraman zuten eta 17k zilarrezkoa.