60 datu-multzo baino gehiago json, xml eta excel formatuetan
Argitalpen-data:
Euskadi.eus-etik datozen 60 datu-multzo baino gehiagoren formatu kopurua handitu dugu
Open Data Euskadiren sorreratik jaso ditugu datu-multzoak formatu gehiagotan publikatzeko proposamenak. Izan ere, datuak eskaintzeko modurik egokiena erabiltzaileak lortu nahi duen helburuak zeharo baldintzatzen du:
- Alde batetik, Open Data Euskadiko erabiltzaile multzo batek formatu sinpleak eskatzen dizkigu, excel esaterako. Izan ere, haien helburua da datu zehatz batzuk deskargatzea, filtratzea, erabiltzea eta, beraz, haiek kontsumitzea, sarritan eremu profesionalean.
- Bestalde, hainbat programatzaileren ustez Euskadi.eus-eko APIaren bidez datuak berrerabiltzea zaila da, beharrezkoa baita Euskadi.eus oinarritzen den azpiegitura ezagutzea, eta beraz, aldez aurretiko lana egin behar da.
Zer formatu eta zenbat datu-sorta
2014. urtean zehar Euskadi.eus-etik datozen datu-multzoak hiru formatu gehiagotan eskaintzeko lan egin dugu, aipatutako behar horietako batzuk asetzeko asmoarekin.
Hemendik aurrera, mota horietako datuak honako modu hauetan publikatuko dira:
- Euskadi.eus-eko bilatzailearen APIa
- Excel
- XML
- JSON
Aipatutako fitxategiak dinamikoak dira, hau da, datuen izaeraren arabera automatikoki eguneratzen dira – gehienak, egunero edo astero-. Hala ere, APIak eskuragarri dauden datu eta metadatu guztietara sartzeko aukera ematen badu ere, gainerako fitxategiek, berriz, datu garrantzitsuenak ematen dituzte, berrerabilpen ez hain sakonak sinplifikatzeko asmoz. Gure asmoa da fitxategi horietan ematen ditugun datuak handitzen joatea, gardentasunaren ikuspuntutik esanguratsuak diren datuak erantsiz.
Funtzionalitate honek 60 datu-multzo baino gehiagoren gain du eragina:
- Elkarteak eta fundazioak
- Baliabide turistikoak: ostatuak, jatetxeak, turismo-bulegoak, enpresak, etab.
- Laguntzak eta diru-laguntzak
- Kontratuak
- Osasun ekipamenduak: farmaziak, ospitaleak, osasun-zentroak, etab.
- Liburutegi publikoak
- EPEak eta langileen hautaketa-prozesuak
- Etxebideren sustapenak
- Gazte Informazioko bulegoak
- Egitasmoak eta proiektuak
- Jaurlaritzako eta menpeko erakundeen antolakuntza eta funtzioak
- Araudia eta legedia
- Turismo-agenda
- Etab.
Erabilgarria izatea espero dugu.