Argitalpen-data: 2014/05/28

Urte hasiera bikaina, balio aldetik, Erresuma Baturako salmentetan

Ardo Merkatuaren Espainiako Behatokiaren txostena

Exportaciones de vino del País VascoErresuma Baturako salmentek urte hasiera “bikaina” izan dute balio aldetik. Halaxe adierazi du Ardo Merkatuaren Espainiako Behatokiak (OeMv) bere azken txostenean. “Balio aldetik, distantzia hartzen ari da bezero nagusi moduan, 2013ko urteko aldi berean baino %12 gehiago inbertituta”, adierazi du. Horren atzetik, “oso eboluzio positiboa” izan dute Frantziak (lehenengo helmuga litrotan), Holandak, Suitzak, Txinak eta Danimarkak ere. Nolanahi ere, salmentak “dezente” jaitsi dira Alemanian eta Suedian, eta pixka bat gutxiago AEBetan.

Urte hasieran, lehenengo bi hilabeteetan, zehazki, “Euskal Herriko ardo esportazioak egonkor mantendu dira balioari dagokionez, baina %4 hazi dira bolumen aldetik, batez besteko salmenta prezioa pixka bat jaitsi ondoren”, zehaztu du OeMv-ren txostenak. Euskal Herriko ardo esportazioak Espainiakoen oso azpitik hazi dira bolumen aldetik, horiek solteko ardoaren menpekoago baitira, lortutako uzta handiaren ondoren ardo horrek garapen handia edukita.

Ardo-motei dagokienez, sor-marka babestuko ardoak dira esportazioetan nagusi, argi eta garbi, Arabar Errioxako ardoen salmenten garapenari eta ardo txuriek ardo beltz eta gorrien aldean izandako jokaera hobeari esker, nahiz eta azken horiek oso aurretik joan salmentetan. “Ardo usaindunen igoera handia” batu behar zaio horri guztiari, prezio baxuagoetan bada ere”, ondorioztatu dute.

Kontsulta ezazu 2014ko otsaileko txosten osoa, 2014ko apirilaren 22an argitaratutakoa.

Ardo Merkatuaren Espainiako Behatokiaren aurreko txostenak