Kirol instalakuntzak Euskadin, jarduera ekonomikoen pizgarri

Argitalpen-data: 

Demo aplikazio bat egin dugu, Open Data Euskadin eta beste iturri batzuetan sortutako informazioekin, datu-erkaketa interesgarri bat izan daitekeena ematen diguna: Euskadiko kirol instalakuntzen errolda bat, eta horiei lotuta martxan dauden enpresa-jarduerak.

kirolguneak-lezamaOpen Data Euskadi berriki argitaratutako datutegi bat da jarduera ekonomikoen arabera sailkatutako instalakuntzena da. Kirol instalakuntzak ditugu batetik, eta bestetik, jarduera ekonomikoen sailkapen estatistiko ofizialetan (Dirae, CNAE) kirol jarduera ere definitua geratzen da. Horren argitan ikusi ahal dugu hainbat enpresa daudela Euskadin kirol-jardueretara dedikatzen direnak, eta gainera, kirol-instalakuntzekin lotuta dagoela beraien jarduna kasu askotan.

Enpresen datuetan, gainera, langile kopurua ere zehazten da (hurbilpen bat, behintzat). Datu horri biztanlegoarena gehituta (kasu honetan Eustatetik aterata), estatistika ertain interesgarri batzuk lortu ditugu.

  • Biztanleko (10.000 biztanleko, zehazki), zenbat kirol-instalakuntza dagoen herri bakoitzean.
  • Sektoreak sortzen duen enplegu kopurua (hau ere, 10.000 biztanleko).

Eta dena bat eginda, hor duzue demo aplikazio hau: Kirolguneak. Zutabeetan dauden datuak ordenatu egiten dira (klik eginez) eta horrela ikus dezakegu, adibidez, kirol enplegu handiena duen herria Lezama dela: Athletic Club-en eragina ebidentea da, eta agian ez da dena zehazki enplegu lokala, eskualdekoa edo Bilboraino bertaraino iristen dena, baina datua argia da.

kirolguneak-donostiaKirol-instalazioen ugaritasunari begiratuta, herri txiki-txikiak daude rankingaren goi-goian: logiko samarra da, instalakuntza bakar bat egotea posible delako. Baina 5.000 lagunetik gorakoetan, datu esanguratsuagoak agertzen dira. Era honetan, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrien artean, Derio eta Orio daude ondoen egokituak. 10.000 biztanletik gora, Tolosa dator, eta hurrengoa jada hiriburu bat da, Donostia. Datuei begiratuta, agerian geratzen da donostiarrek kirol-instalakuntzen disponibilitate bikoitza dutela per-capita, Gasteiz edo Bilbokoekin alderatuta.

Datu gehiago esploratzeko, hor duzue: Kirolguneak.