Argitalpen-data: 2014/05/08

Iparragirre sagardotekiak Sagardo Gunea aurkeztu du

Sagardoaren inguruan hainbat esperientzia sortzeko prestatu da Sagardo Gunea, katagunez eta erakusketa guneaz osatuta

Iparragirre sagardotegia

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Iparragirre Sagardotegiaren Sagardo Gunea berriaren inaugurazio ekitaldian parte hartu du.

Sagardoaren inguruan hainbat esperientzia sortzeko prestatu da Sagardo Gunea, katagunez eta erakusketa guneaz osatuta. Bertan, bisita gidatuak egingo dira eta Iparragirre Aretoan egingo den sagardoaren enologiari buruzko prestakuntza proiektu batetan parte hartzeko aukera izango da. Sagardo Guneak kultura, tradizioa eta berrikuntza lotzen du, lehen sektoreko produktu bat modu berritzaile batean tratatuz.

Maialen Lujanbio bertsolaria ekitaldiaren amabitxia izan zen. Bittor Orozekin, Koldo Lizarralde (Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria), Luis Intxauspe (Hernaniko alkatea) eta Ibon Aburuza (Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea presidenteordea) inaugurazioan ere izan ziren.

 

?