Argitalpen-data: 2014/05/09
Idiazabalek eta Eroskik bat egin dute sektorearen garapena eta iraunkortasuna indartzeko
Egun Eroskik Idiazabal Sor Markako ekoizpenaren %10a komertzializatzen du.
Idiazabal Sor Markako Kontseilu Erregulatzaileak eta Eroskik lankidetza akordio bat sinatu dute gaur, izendapen horretako gazta promozionatzeko eta garatzeko. Idiazabal Sor Markako Kontseilu Erregulatzaileak banatzaile batekin sinatzen duen lehen hitzarmena da; sektorearen garapenean eta iraunkortasunean lagundu nahi du produktu ziurtagiridun horren salmentarekin.
Elikagaien industrian, Eroski hitzarmenak egiten ari da Eusko Jaurlaritzarekin tokiko elikagaien industria eta ekoizpen ehunaren aniztasuna garatzeko. Eta gaurko akordio hau hitzarmen horien barnean sartzen da.
Sinadura ekimenean Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde, eta Peli Manterola, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria egon dira. "Lankidetza akordio honen sinadurarekin lehen sektore profesionalagoa, lehiakorragoa eta estrategikoagoa lortzen da. Halako ekintzekin Euskadiko nekazaritza elikagaien ekoizpena sustatzen eta garatzen da” azpimarratu du Orozek.
