Euskotrenek prestakuntza ikastaroa eman die Kaohsiung-eko (Taiwan) tranbiako langileei
2014.eko abenduak 12
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak, Taiwanen dagoen Kaohsiung-eko tranbiako langileei zuzendutako Prestakuntza Ikastaroa eskaini du azken egunetan.
Euskotrenen eta CAF enpresaren artean sinatutako lankidetzarako hitzarmenari esker, euskal tranbia operadoreak Kaohsiung-eko tranbiako 8 langileri eman die prestakuntza.
Ikastaroak lau asteko iraupena izan du, eta ikasleek praktikak egin dituzte Bilbon eta Gasteizen. Horrez gain, Euskotreneko Prestakuntza Sailak dituen tranbien gidaritzarako simulagailuak ere erabili dira.
Ikasleek Bilboko eta Gasteizko tranbien instalazioak bisitatzeko aukera ere izan dute: tailerrak, kotxetegiak, Aginte Postua, etab.
Klase praktikoei dagokienez, 40 prestakuntza ordu egin dira, gauez, 4 ikaslek eta prestatzaile batek osatutako bi taldetan.
Horrez gain, Bilboko eta Gasteizko tranbia zerbitzuen ustiapen ezaugarriak ezagutzeko aukera ere izan dute.