Euskotrenek datorren igandean Donostian eta Usurbilen autobusen zerbitzua aldatuko du

Euskotren_autobusa.jpg

2014.eko maiatzak 16

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren igandean, maiatzaren 18an, Donostian eta Usurbilen bere autobusen zerbitzua aldatuko du “Donostiako Maratoi Erdia” eta “Sagardo Eguna” ospatuko delako.

Donostian, “Maratoi Erdiaren” ospakizunak Euskotreni hiriburutik Zumaiara autobusen irteera ibilaldia aldatzera behartuko dio, hori dela eta ibilbidea saihesbidetik burutuko da ondoren azaltzen diren orduetan: 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00ean.

Pio XII geralekuaren irteera behin burututa, autobusak saihesbidetik ibiliko dira Añorga-Txiki geralekuraino, handik ohiko ibilbidearekin jarraituko dute. Hori dela eta, Donostiatik 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00ean irteten diren zerbitzuetan ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Askatasuna Etorbidea (Easo kalea), Zumalakarregi, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburu.

Usurbilen, “Sagardo Egunaren” ospakizuna dela eta, herriko erdigunetik zirkulazioa moztu egingo da 10:00ak eta 20:30ak bitartean. Aipatutako ordutegian, Euskotreneko autobusak saihesbidetik ibiliko dira. Zumaia helburua duten autobusek San Inazioko biribilgunean geldialdia burutuko dute eta baita Atxegalde auzoan ere. Kontrako noranzkoan, Donostiarantz, ez da beharrezkoa izango aldaketarik sartzea.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, EuskoTrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta www.euskotren.es web gunea izango dituzte erabilgarri.