Euskotrenek autobus zerbitzuen ibilbidea aldatu egingo du Urretxun jaiak direla eta
2014.eko uztailak 10
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Sozietate Publikoak, aldaketak sartuko ditu Zumaia-Zumarraga autobus zerbitzuen ibilbideetan, Urretxun Geltokietako jaiak direla eta.
Urretxun Geltokietako jaiak direla eta, Euskotrenek Zumaia-Zumarraga autobus zerbitzuen ibilbideetan aldaketak egingo ditu uztailaren 11an, 12an eta 13an. Ukitutako autobusak ondorengoak izango dira:
Ostirala 11: 18:05 eta 19:05 Zumaia-Zumarraga zerbitzuak.
Larunbata 12: 11:35 eta 13:35 Zumaia-Zumarraga zerbitzuak.
Igandea 13: 16:35 eta 18:35 Zumaia-Zumarraga zerbitzuak.
Zumarragara sartzeko autobusak saihesbidetik sartuko dira. Halaber, eskualdeko errepidea eta Okendora sartzeko errotondaren bidegurutzean geldialdia egingo da. Bestalde, Ospitaleraino doazen autobusek saihesbidetik jarraituko dute.
Zumarragatik irteteko ohiko ibilbidea.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta www.euskotren.es web gunea izango dituzte erabilgarri.