Euskotrenek 17:00etatik aurrera, ekaitza dela eta, Zumaia eta Zarautz artean autobusen ibilbidea aldatuko du
2014.eko otsailak 05
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, gaur asteazkenetik 17:00etatik aurrera, bihar osteguneko goizeko 11:00ak bitartean, Zumaia eta Zarautz artean autobusen ibilbidea aldatuko du, ekaitzagatik laranja alerta dela eta.
Gaur asteazkenetik 17:00etatik aurrera eta bihar osteguneko goizeko 11:00ak arte, Zumaia " Donostia (errepide nagusitik) eta Zumaia " Donostia (autobidetik) lineako autobusak Megaseko errepidetik ibiliko dira Zumaia eta Zarautz artean.
Hori dela eta, 17:00etatik aurrera, era berean Getaria eta Meagaseko Gainaren artean lotura zerbitzua ezarriko da.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefonoa eta www.euskotren.es Euskotreneko web-orrialdea eskura izango dituzte.