Argitalpen-data: 2014/03/31

Eusko Jaurlaritzaren Topografia Base Bateratuaren eguneratzea 1:5.000 eskalan. BTA5 (2013ko abenduko bertsioa)

Bisorean, Oinarrizko Kartografiaren WMS bistaratze-zerbitzuan eta geoEuskadiko deskargen FTP zerbitzuan dagoeneko eskuragarri dago.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuak, 2012ko LIDAR eta hegaldi fotogrametrikoan oinarritutako digitalizazioan eta beste erakunde batzuen informazioa berrerabiliz, ondorengo lanak burutu ditu:

Eraikigintza: 2012ko LIDAR hegaldiaren eraikinen informazioa eta 2012ko hegaldiaren ortoargazkia erabiliz, eraikigintzaren berraztertzea burutu da, eraikin berriak gehituz eta desagertutakoak ezabatuz.

Garraio sarea: 2012ko Ortoargazkian EAEn egon diren aldaketak kontuan hartuz, bide-sarearen poligonoen, ertzen eta ardatzen geruzak eguneratu dira. Hiriguneetan EUSTAT-en kale-zerrendaren hiri bideak gehitu dira.

Eraikuntza elementuak: Egindako azpiegitura berrietako zubiak gehitu dira.

Erliebea: 2008ko Lurrazal Eredu Digitala eta 2012ko LIDAR hegaldiko datuen alderatzean aurkitutako aldaketa zonaldeetan, sestra-kurba eta kotadun puntu berriak sortu dira.

Hidrografía: Urak duen kartografian, 4 eta 5 mailako korronte naturalak gehitu dira, aurreko Topografia Base Bateratuaren bertsioan ez baitzeuden. Honetaz gain, 2008ko Lurrazal Eredu Digitala 2012ko LIDAR hegaldiaren datuekin eguneratutako zonaldeetan, ibaiaren ibilbidean aldaketak egon badira hidrografiaren kartografia eguneratu egin da.

Toponimia: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Izendegi Geografikoak duen datu-basean oinarrituta, Topografia Base Bateratuaren izen geografikoak eguneratu dira.

Azkenik, Topografia Base Bateratutik (1:5000) orokortutako kartografia berria argitaratzen da , 1:100.000 eskalan (BTA100), 1:200.000 eskalan (BTA200), 1:400.000 eskalan(BTA400) eta 1:1.000.000 eskalan (BTA1000).