Eusko Jaurlaritzaren iritzian, A-9a «mugarria izango da, aurrerantzean, gauzak bestela izango direlako»
2014.eko azaroak 08
Josu Erkorekak berretsi duenez, A-9a «mugarria izango da, aurrerantzean, gauzak bestela izango direlako». Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak espero du astelehenetik aurrera negoziazio-fase berri bat hastea, irtenbide politikoa adostu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak Bilboko Deustuko Unibertsitatean gaur goizean egin den Haurtzaroko Tratu txarrei buruzko XII. Nazioarteko Kongresuan egin ditu adierazpenok. Erkorekak azaldu duenez, «bihar, sekula egin gabeko parte-hartze prozesu baten lekuko izango gara, eta espero dugu inflexio-puntu izatea, adostutako galdeketa bati bide emateko».
Gainera, Erkorekak gogora ekarri du Espainiako gobernua «erantzun erabat ezegokiak ematera mugatu dela, gizartearen gehiengoaren eskaera politikoaren, ez juridikoaren, aurrean».