Argitalpen-data: 2014/06/18
EPEZ IX (ERASMUS+) bekak UPV/EHUko azken kurtsoko ikasleentzat. Deialdi berria
Lanbide.
Mugikortasun beken iraupena hiru hilabetekoa izango da, onuradunak egindako ikasketekin zerikusia duten praktikak egiteko. Mugikortasuna 2015eko martxo eta apiril bitartean gauzatuko da.
UPV/EHUn karrerako azken ikasturtean matrikulatutako (2013/2014) ikasleak, ikasketak bukatu ondorengo urtean europar enpresa batean esperientzia profesionala izan nahi dutenentzat zuzendua
Helburu: Laneratzea eta gaitasun profesionalak hobetzea; azken finean, inguru kutural ezberdin batean praktikak eginez beraien formakuntza osatzea
Iraupena eta helmugak: 3 hilabete. Alemania, Austria, Italia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Irlanda
Eskaera UPV/EHUko Enpleguaren Atari Tematikoaren WEB orriaren bidez aurkeztuko dira: http://www.ehu.es/eu/web/enplegua
Izena emateko epea: 2014ko uztailaren 10era arte
Informazio: UPV/EHUko Enplegu Guneetan edo ondorengo telefonoetan: 946017973, 943015946 eta 945013388