Argitalpen-data: 2014/07/07
Elikak edari energetikoak kontsumitzearen arriskuak adierazi ditu
Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak ekoiztutako infografia honetan edari horiek arriskurik gabe kontsumitzeko kopuruak zehazten dira.
ELIKAk, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak bultzatutako fundazioak, ekoiztutako infografia hau, europa mailan Arriskuen Ebaluazioan dihar duten erakundeen irizpideak jasotzen ditu.
Edari horiek gomendatutako kopuruen gainetik kontsumitzeak eragin kaltegarria izan dezake herritar-talde batzuentzat. Infograma honetan, edari horiek arriskurik gabe kontsumitzeko kopuruak zehazten dira.
Horrez gain, hainbat gomendio eta ohar ematen dira, besteak beste, alkoholarekin batera edo kirola egin aurretik zein ondoren kontsumitzeari buruz.