Argitalpen-data: 2014/06/18
Ekainak 21, Musikaren eguna
Datorren larunbatean, ekainak 21, Musikaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Joxean Muñoz Kultura, Gzteria eta Kirol sailburuordeak egun horretarako Euskadiko Soinuak programak, musikaren inguruko euskal elkarteekin batera, prestatu duen kontzertu eta ekitaldien egitaraua aurkeztu du. Ekitaldi horretan gainera, Musikaren Egunerako aurten Edorta Jimenezek idatzi duen Manifestua ere aurkeztu da.
Aurkezpen ekitaldia amaitutakoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko ordezkariek lan-jardunaldia eta mahai ingurua egin dute San Telmo Museoan, eztabaidarako gai hau hartuta: “Euskal Herriko Musika sariak. Sektorearen intereseko proiektua?”
Sailburuordearekin batera, aurkezpenean eta ondorengo eztabaidan partaide izan dira sektoreko zenbait elkartetako ordezkariak ere, hala nola: Kultura live – Musika areto pribatuen elkartea -; MIE -Musika Industria Elkartea-; Musikari –Musikarien elkartea-; Musikagileak -Musika konpositoreen elkartea-; MEE-Musika Ekoizleen Elkartea-.