Argitalpen-data: 2014/09/11

Artisau Gazten Bigarren Topaketa

Gasteizek Topaketa hartuko du asteburuan Aihotz Plazan

Artisau Gazteen Bigarren TopaketaGasteiz erdiguneko Aihotz Plazak hartuko du, asteburuan, 2014ko irailaren 13an eta 14an, Artisau Gazten Bigarren Topaketa. Bertan zortzi autonomia erkidegotako 15 gaztandegi inguru bilduko ditu, 150 baino barietate gehiagorekin eta 24 sor-marka babesturekin.

Euskadiko gaztagileek (paper nabarmena edukiko dute), Asturiaskoek, Baleareetakoek, Gaztela eta Leongoek, Gaztela-Mantxakoek, Extremadurakoek, Galiziakoek eta Madrilgoek euren kreazioak aurkeztuko dituzte Eroskik babestutako azoka nazional honetan, Gasteiz Gastronomia Hiriburu den urte honetan bertako udalarekin ekintzak eta tokiko ekoizleak sustatzeko hitzarmenaren barruan.

Txartelen salmenta

Topaketa honetan, kontsumo-txartelak saltzeko eta informazioa eskaintzeko gune bat ezarriko da, eta txartelek hainbat gazta mota merke-merke probatzeko aukera emango dute; postuetan gazta horiek erosteko aukera ere egongo da: Idiazabal, Cabrales, picu, Mantxakoa, titi-gazta, Casarreko opila, Mahongoa…

Tailerrak

Haurrentzako tailerrak (larunbatean 11:30ean eta 17:00etan, eta igandean 11:30ean), ondo pasatzeko eta gazta egiten ikasteko, eta Estatuko artisau gaztak dastatzeko tailerrak (larunbatean 13:00etan eta 19:00etan, eta igandean 13:00etan) egongo dira, bai eta Arabako txakolinarekin eta ardoekin, eta horien eta gazten arteko uztarketarekin lotutakoak ere.

Tailerren prezioak 5 eta 10 eurokoak izango dira, eta leku-kopuru mugatua edukiko dutenez, komeni da aurrez izena ematea talleres-quesos@eumedia.es helbide elektronikoan.

Azokaren ordutegia: larunbatean, 11:00etatik 21:00etara, eta igandean, 11:00etatik 16:00etara.

Informazio gehiago