Ararteko Mapak, datuak berrerabili eta datu erabilgarri berriak askatu
Argitalpen-data:
Arartekoaren erakundeak elkarren artean kolaboratiboki egiten den mapa proiektu bat jarri du sarean: Euskadi eraikin eta azpiegitura publikoetako sarbideak irisgarriak diren ala ez zehaztea du helburu. Bertan erakusten diren datuek jatorri bikoitza dute: batetik, erabiltzaileen ekarpenak daude, eta bestetik, Open Data Euskadin (eta Eustat-en) jatorri duten datutegiak. Era berean, dokumentatu ahal izan diren tokietako informazioa libreki banatzen da, berrererabiltzeko moduan. Beraz, erabilpen kasu bikoitz eta interesgarria da: datuak berrerabiltzen dira, eta datu ireki berriak eskaini ere bai.
Ararteko Mapak aplikazioa herritar, elkarte eta herri-aginteetarako da baliagarria. Zein toki den irisgarri gutxitasun jakin bat edo bestea duen pertsonarentzat, kasuan kasuan dokumentatua. Informazio kapa hauek ditu une honetan: garraiobideak, turismo-azpiegiturak, eta liburutegiak. Baliabide bakoitza zein egoeratan dagoen erakusten da, irisgarritasunaz datubasean dakigunarekin. Baina informazioa ez da beti osoa, eta hortaz, toki bakoitza ere dokumentatu dezakete erabiltzaileek, app mugikorra erabiliz gero, zuzenean toki bakoitzetik eman daiteke informazio hori gainera.
Webgunea, era berean, irisgarria da edozein gailurekin kontsultatzeko modukoa.
Berrerabiltzen diren datu libreek jatorri hau dute:
- Udalerrien datubasea, EUSTAT-etik.
- Liburutegiak, Open Data Euskadi
- Euskadiko turismo azpiegiturak (ostatuak, jatetxeak eta informazio bulegoak), zenbait datasetetan aurki daitezkeenak.
Era berean, lortzen diren datu berriak askatu egiten dira tarteka tarteka, datubasearen hustuketa publikoa eginez. Web aplikazioa ere liberatu egin da, software librea izanik.
Gainera, duela gutxi aplikazio mugikorrak garatu dira Android eta iOS sistemetarako. Esan dugun bezala, erabiltzaileek toki bakoitzetik zuzenean kargatu ditzakete iruzkinak eta argazkiak, toki bakoitzaren irisgarritasun egoera egoki dokumentatu ahal izateko.