Argitalpen-data: 2014/05/06

AEB-etako gobernuak opensource-aren garapen eta erabilera arinduz doa administrazio osoan

AEB-etako gobernuak opensource-aren garapen eta erabilera arinduz doa administrazio osoan

Artikulu honetan Marcos Bohannon software askearen bultzatzaileak David A. Wheeler software adituari egindako elkarrizketaren atal nabarienak laburtzen ditugu. Bertan, AEBetako Gobernuak gaur egun egiten duen kode irekiko softwarearen erabilera (Open Source Software, OSS) aztertzen da.

Zein da gaur egungo Software Askearen egoera AEB-etako gobernuan?

Kode irekiko softwarearen erabilera (OSS) iraganarekiko areagotu dela uste dut. Web orrialde eta sistema handiagotan txertatutako osagai txiki asko erabiltzen dira. OSSa aukera bailagarria aintzat hartzeko joera nabarmentzen hasi da.

Joera honen arrazoietariko bat da IKT munduan sartzen ari diren pertsonak OSS software erabiltzera ohituta daudela. Honetaz gain, aurrekontuen murrizketek Gobernuko pertsona askori softwarearen erabilera birplanteatzea eragin dute. Nahiz eta OSS ekonomikoki “askea” ez izan, dohainik, askotan aukera ona da.

Honetaz gain, AEBetako Gobernuaren apustua nabaria da OSS software gehiago garatu eta zabaltzeko, esaterako honako hauek: akatsen zuzenketa, funtzioen hobetze garrantzitsuak, eta baita OSSan guztiz oinarritutako proiektu berri osoak ere.

AEBetako Gobernuak betidanik egin du hau.

Interneten arrakastaren arrazoietariko bat AEB-etako Gobernuak Interneten oinarrizko protokoloak (TCP/IP) OSS bezala ezarriak izan zitezen ordaintzea izan zen.

Zer da gehien pozten zaituena AEBetako Gobernutik OSSren alorrean?

OSS Software askearen hazkundeak asko pozten nau. Proiektu hauek publiko-pribatu motako elkarteen sorrera eragiten dute, askotan desiragarriak baina lortzeko zailak direnak.

Kontsumitzailearen Finantza Babeserako Bulegoak (CFPB) kode kantitate handia askatu du, eta duela gutxi, DARPAk gauza bera egin du. NASAk bere aldetik, OSS softwarea urtetan zehar askatu du, eta berriki Software Askeko Lizentziak erabili ditu NASAren lizentzia pribatiboak erabili beharrean, industriarekin orokorrean eta Gobernuaren beste sail guztiekin bateragarriak ez direnak. Honetaz gain, agentzia askok Software Librea garatzeko webguneak ezarri dituzte, edota hainbat proiektutan parte hartzen ari dira. Etxe Zuriak (The White House), adibidez, Drupal erabiltzeaz gain, honen inguruan hobekuntza asko garatu ditu. Adibidez, Drupalen irisgarritasuna hobetu du; horrela mundu osoan minusbaliotasunen bat dutenei lagunduz.

Gobernuak finantziaturiko softwarea ordaindu zuten erabiltzaileentzat askatzen denean, onura handiak lortzen dira. Behin softwarea publikatu ondoren, Gobernuko Agentziei bilaketa errazten zaie, eta baita laguntza iturriak eta beharrezko euskarriak lortzeko era ere.

Halaber, uste dut, zailagoa dela OSS Software gaitzeztea zuk zeuk bere garapenean parte hartzen baduzu.

Gobernuak Software OSS iragananean baino gehiago aintzat hartuko eta erabiliko duela, eta bere garapen eta askapenean apustu egiten jarraituko duela.

Etorkizunean Software Askearen alorrean publiko/pribatu elkarkidetza gehiago ikusiko dugula uste dut, eta baita gogotsu itxaron ere.

Informazio gehiago: opensource.com-en argitaraturiko jatorrizko artikulua.