Argitalpen-data: 2013/01/09

Lan egutegia iCalendar formatuan

Open Data Euskadin erabiliena den datu-sorta Euskadiko lan egutegia da ezbairik gabe. Bertan kontsultatu edo erabili ditzakezu jaiegun guztiak: estatu mailakoak, Euskadikoak, lurralde historikoetakoak eta herri mailakoak ere bai.

Komunikazio Gidan dauden kontaktuekin egin genuen bezala, vCard formatura pasatu genituenak, kasu honetan ere antzerako gauza egin dugu: 2013ko egutegi laborala iCalendar formatuan publikatu dugu.

Google Calendarrera datuak inportatu nahi badituzu lehenengo ta behin .ics luzapena  duen fitxategia deskargatu behar duzu 2013ko lan egutegia duen datu-sortatik. Google Calendarrera zure erabiltzailearekin sartu eta gero, jaiegunak inportatu nahi dituzun egutegiaren konfiguraziora sartu (edo egutegi berria sortu nahiago baduzu):

 

Azkenik, konfigurazioan “Egutegia inportatu” aukera ikusiko duzu, bertara sartu eta iCal fitxategia erantsi:
 

Egutegian ikusi ahal izango dituzu jaiegun guztiak: