Argitalpen-data: 2012/07/17

Euskadi.net-etik informazio zehatza ateratzeko erraminta praktiko bat

Demo orri edo adibideko baliabide praktiko txiki bat sortu dugu, Eusko Jaurlaritzak Euskadi.net atariaren bidez eskaintzen duen informazioaren bitartez. Bere garaian dokumentatu genuen nola informazio hori guztia irekia den, eta modu desberdinetan eskuratu daitekeen. Horietako bat RSS jarioen formatua da. Kontratuak, laguntzak… Jaurlaritzaren sail eta lan-esparru bakoitzean berezituta: aldagai askoren arabera findu daiteke RSS zehatz bakoitzaren parametro multzoa.

Parametro horiek guztiak elkarlotuz, bilatzen duzun informazio-iturri zehatza erraz aurkitzeko egin dugu demo praktiko hau.

Adibidez, egin dezagun aproba bat informazio zehatz bat aurkitzeko. Lan eskaintza publikoen alorra aukeratu dezagun informazio motan, eta esparrua, badaezpada, guztiak izan dadila. URLa sorteko eman, eta helbide luze bat eratuko zaigu.

Baina RSS konpleto bat da hori:

http://www.euskadi.net/r01hSearchResultWar/r01hPresentationRSS.jsp?r01kLang=eu&r01kQry=tC:euskadi;tT:empleo_publico;m:documentLanguage.EQ.eu;p:Inter_portal,Inter;pp:r01NavBarBlockSize.10,r01PageSize.10;

URL hori jarraituz ikus dezakegu azken egunetan ere lan eskaintza interesgarriak daudela administrazio publikoan.