Argitalpen-data: 2011/03/02
Nafarroako Open Data ataria ireki da
Nafarroako Gobernuaren Open Data ataria gaur ireki da, eta Open Data Euskadiren parekoa den zerbitzua dute orain beraz Foru Erkidegoan. Zerbitzua duela zenbait aste egon dira antolatzen, eta kontsulta sistema bat ere egin zuten herritarrekin (PDF gisako laburpena hemen). Orain kontsulta horrek irekita jarraitzen du, eta beste bat ere badute martxan, enpresen asmoak eta gurariak jasotzeko, garatzaileek zein datutegi nahi edo behar dituzten jakiteko.
Opendata.navarra.es ataria 42 eduki berrirekin estreinatu da. Atariaren arduradunek prentsaurrekoan nabarmendu dituzten datu-multzoen artean dauden turismo baliabideei dagozkienak, eta Nafarroako Foru administraziko 2011ko goi-kargudunen soldatenak. Beste datu multzo batzuk dira enplegu erregulazioko espedienteak, Nafarroako herritarrak sexuaren, adinaren eta naziotasunaren arabera, KPIren bilakaera, lan-kontratuak tipologiaren arabera, erregistratutako langabeen indizea sexuaren eta adin-taldeen arabera, 2011ko ordainketak eta Foru Gobernuak sustatutako zerbitzu berriak, departamentuen arabera sailkatutako beste informazio batzuekin batera.
Informazio horiek formatu desberdinetan kontsultatu daitezke (CSV, RSS, SHP, XLS eta XML). Horietako batzuk antzekoak dira geure atarian daudenekin alderatuta, baina desberdintasunak ere badaude. Geure datutegi geografiko asko, adibidez, WMS web zerbitzu gisa eskaintzen digu Open Data Euskadin, eta Nafarroan aldiz, jaisteko moduko Shapefile (SHP) fitxategiak dira horietako batzuk.
Baldintza irekietan eskaintzen dituzte Nafarroako datutegi hauek, Open Data Euskadikoak bezalaxe, Creative Commons Aitortu lizentziarekin.
Ongi etorri eta zorionak, Nafarroako Open Data ekimenari!