Comogastan.com, diru publikoak nora doazen jakiteko

Argitalpen-data: 

Open Data Euskadik eskainitako informazioa berrerabiltzen duen proiektu berria jaioa da, Comogastan.com. Webgune honek diru publikoa zertan gastatzen den erakusten du, une honetan, zehazki 108 lehiaketa publiko eta 56 diruguntza deialdi, guztira 538 milioi euro banatzekoak direnak. Eta hauek guztiak Eusko Jaurlaritzako datuak dira, izan ere, proiektuak ez du bere helburu bakarra Euskal Autonomia Erkidegoa, eta zabaltzeko asmoa daukate, baina nola nonbaitetik hasi behar zuten, eta Open Data Euskadi zegoen eskuragarrien, ba hemengo datuekin ekin diote bideari.

Comogastan.com datuak modu erabilterraz eta ondo ordenatuan erakusten ditu, gaztelaniaz bakarrik tamalez. Laguntza jakin baten gainean, gainera, balorazioa eman dezake bisitariak, ea egokia den ala ez.

Euskal garatzaile batek sortu du aplikazioa, Javier Eguiluzek, (Twitter) . Eskerrik asko Javier, lan ona.