Argitalpen-data: 2011/04/07
Android mugikorrean eguraldi iragarpena jakiteko
Azaldu genuen duela zenbait aste nola egituratzen diren eguraldiari buruzko datuak Open Data Euskadin. Datu horiekin egindako aplikazio bat ere aurkeztu genizuen, webgune batean itsasteko moduko widgeta, Gasteizko Udalaren gunean martxan ikusi daitekeena. Azken tresna hori garatu zuen Socsoft enpresak beste widget bat sortu du orain, kasu honetan Android sistema librearekin dabiltzan telefono mugikorretan erabiltzekoa.
Hemen daude instalaziorako instrukzioak, xehe-xehe. Funtsean, lanpotik datozen aplikazioen ezarpena baimendu behar duzu, eta ondoren apliazioa jaitsi, helbide honetatik: bit.ly/eguraldia. Widgeta pantailan nola agerrarazi eta nola doitu, instrukzioetan daukazu. Lehen begiratuan gaztelaniaz agertuz gero ere, lasai, euskaraz ere badago eta.
Hemen pantailako irudi parea, batetik nola geratzen den mugikorraren mahaigainean, eta klikatuz gero lortzen den informazio gehigarria.

Eskerrik asko Socsoft-i eta bertako programatzaile Igor Ormaetxebarria Txurdi-ri, egindako lanagatik. Ez bakarrik egin dute widgeta, teknikoki ere deskribapen oso bat partekatu nahi izan dute.