Euroalert, kontratu eta lehiaketa publikoak
Argitalpen-data:
Euroalert.net da Europar Batasunari buruzko informazio zerbitzu bat Gateway SCS enpresak sortuak. Europako hainbat erakunderen kontratu eta lehiaketa publikoen berri ematen du Europalert-ek, eta arakatzen dituzten iturrien artean Eusko Jaurlaritzaren eta honen menpeko erakunde publikoen kontratazio publikoak daude. Izan ere, Open Data Euskadiko datu-sorta honetara sarbide automatikoa egina du Euroalertek.

Adibide honetan ikus daiteke nola Eusko Jaurlaritzaren Informatika Erakundearen (EJIE, enpresa publikoa) lehiaketa publiko bat kontsultatu daitekeen Euroalert-en datubasean.