Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko abenduaren 22koa, Hezkuntza sailburuarena, Barakaldon (Bizkaia) dagoen CEIP «Rontegi» HLHI Haur, eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 373
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/12/22
- Argitaratze-data: 2023/01/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 22ko Aginduaren testuan (2023ko urtarrilaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 8. zk.). Agindu horren bidez, Barakaldon (Bizkaia) dagoen «Rontegi» HLHI Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoaren aldaketa onartu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Artikulu bakarra, honela dio:
Ikastetxeak 01405 eta 48000629 kode-zenbakiak ditu.
baina honela esan behar du:
Ikastetxeak 014055 eta 48000629 kode-zenbakiak ditu.