Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Agindua, 2021eko abenduaren 29koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen Azpitek 2022 programa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 370
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/12/29
- Argitaratze-data: 2022/01/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira Agindu honetan: Agindua, 2021eko abenduaren 29koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen Azpitek 2022 programa. Agindu hori 2022ko urtarrilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (9. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
hau dio:
Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, egoitza elektroniko honetara jo beharko da:
https://www.euskadi.eus/servicios/111070?/ (gaztelaniaz).
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/111070?/ (euskaraz).
Baina hau esan behar du:
Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, egoitza elektroniko honetara jo beharko da:
https://www.euskadi.eus/servicios/1110702/ (gaztelaniaz).
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1110702/ (euskaraz).