Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko uztailaren 5ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, EAEko liburutegietarako funtsak sortu edo/eta berritzeko dirulaguntzen 2023ko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 4155
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/07/05
  • Argitaratze-data: 2023/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira 2023ko uztailaren 5eko 69/2023 Aginduan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarenean, zeinaren bidez arautzen baitira Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien zerbitzuen erabilera eta irakurketa sustatzeko dirulaguntzak, eta horien deialdia iragartzen baita 2023. urtean (2023ko abuztuaren 28a EHAA, 162. zk). Hori dela-eta, dagozkion zuzenketak egiten dira hemen:

2023/4056 (13/2) orrialdean, 3. artikuluan,

hau dio:

  1. Izapidetzeko-jarraibideak, ereduak eta eskabide-inprimakia eskuragarri jarriko dira administrazio-prozedurari buruzko informazio-fitxan, helbide honetan: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1037512.

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira arauak, laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak eta, hala badagokio, laguntza emateko proposamena egingo duten organoen osaera...

baina hau esan behar du:

  1. Izapidetzeko-jarraibideak, ereduak eta eskabide-inprimakia eskuragarri jarriko dira administrazio-prozedurari buruzko informazio-fitxan, helbide hauetan:

    Sortzea:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/1037514

    Berritzea:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/1037515

    Euskal Liburutegi Sistemako beste liburutegi batzuk

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/1037516

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira arauak, laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak eta, hala badagokio, laguntza emateko proposamena egingo duten organoen osaera...

2023/4056 (13/11) orrialdean, 15. artikuluan,

hau dio:

  1. Dirulaguntzak justifikatzeko agirien artean, kontu-hartzailearen edo idazkari kontu-hartzailearen "Justifikazio-ziurtagiria" aurkeztu beharko da, honako informazio hau duela: egindako gastuak eta, halakorik balego, helburu bererako jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen zerrenda. Ziurtagiri hori eskuragarri dago administrazio-prozedurari buruzko informazio-fitxan, helbide honetan: www.euskadi.eus/servicios/1037512

    EIPSkoak ez diren liburutegien kasuan, gastua justifikatzeko ziurtagiria aurkeztu beharko da, administrazio-prozeduraren informazio-fitxan eskuragarri dagoena, helbide honetan: www.euskadi.eus/servicios/1037512 erakunde onuradunaren arduradunak sinatua...

Baina hau esan behar du:

  1. Dirulaguntzak justifikatzeko agirien artean, kontu-hartzailearen edo idazkari kontu-hartzailearen "Justifikazio-ziurtagiria" aurkeztu beharko da. Ziurtagiri hori eskuragarri dago administrazio-prozedurari buruzko informazio-fitxan, helbide hauetan:

    Sortzea:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/1037514

    Berritzea:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/1037515

    EIPSkoak ez diren liburutegien kasuan, gastua justifikatzeko ziurtagiria aurkeztu beharko da, administrazio-prozeduraren informazio-fitxan eskuragarri dagoena, helbide honetan:

    Euskal Liburutegi Sistemako beste liburutegi batzuk

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/1037516, erakunde onuradunaren arduradunak sinatua...

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.