Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko urtarrilaren 9koa, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 595
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/09
  • Argitaratze-data: 2023/02/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko urtarrilaren 9ko Aginduan (2023ko urtarrilaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 123. zenbakia) horrelako hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira ondoren.

2023/281 (1/1) orrialdean,

hau dioen lekuan:

Lehenengoa. Bete gabe uztea Negoziazio Kolektiboaren eta Lan Harremanen arduradunaren lanpostua betetzeko deialdia (511471 kodea, 28. dotazioa; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Lan Harremanen Zuzendaritza).

Hau esan behar du:

Lehenengoa. Bete gabe uztea Negoziazio Kolektiboaren eta Lan Harremanen arduradunaren lanpostua betetzeko deialdia (511471 kodea, 1. dotazioa; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Lan Harremanen Zuzendaritza).

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.